#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Besteengan zerbitu nahi zaitut #
#
#

Jauna, besteengan zerbitu nahi zaitut.
Nire bizitza eta nire onena,
emon nahi dot
inguratzen nabenen zerbitzuan.

Solidaritateko bideak erakutsi egidazuz.
Errukizko bidetik eroan nagizu.
Maitasun eraginkorraren bidetik gidatu nagizu.

Jauna, emoidazu zure eskua,
eta eroan nagizu behar naben tokira.

Nire denpora eskeintzen deutsut,
nire ahalegina,
emoteko eta ni emoteko gogoa.

Zure eredua jarraitu nahi dot,
dana besteengaitik emoteko gai izatea.

Emotearen jaia poztasunarekin bizi izan nahi dot,
bide honeek ibili ebezan
eta euren bizitzekin ernaldu ebezan beste askoren antzera.

Besteei adi egoteko.
nire eskuak, nire bihotza eta nire burua prestatu egizuz.
Sufritzen dabenengan zure aurpegi bizia
aurkitzen dakien begirada izateko.
Baztertuta dagozanengan
zure deiari irekita bizi izateko.
Inork ikusi nahi ez dituenengan
zure presentzia aurkitzeko.

Besteagazko eskuzabaltasunak pozten zaituela dakit,
laguntzeko luzatutako eskuak,
kontsolatzeko hitz bizkorrak,
besten eskubideengaitik borroka egiteko
bizitzaren eskeintza, Jauna.

Aita eta Ama zaran horrek,
aholkatu nagizu eta etorri nirekin.
Semea zaran zu,
maisua eta laguna,
zure aukerak bizi izaten irakatsi egidazu.
Bizitza Berriko Espiritua zaran horrek,
adoretu nagizu, bultzatu nagizu, eutsi nagizu,
nire emotea egizu emonkor.

Jainko ona,
ongia eta guztientzako bizitza duina nahi dituzuna:
zure Izena ohoratuz
eta zure Erreinua eraikiz bizi izateko,
zu besteengan zerbitzen lagundu egidazu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue