#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ALKARTEA"


Karitatean bizi #
#
#

Jesus, maisu ona,
zure pausoak jarraitu nahi ditugu,
EMON EIGUZU ZURE ESPIRITUA,
Aitaren Erreinurantz
zure ondoan ibiltzeko,
bizitzarekin,
Barri Onaren Ebanjelioa iragarteko,
gure emotearekin,
mundu barria, anaitasunezkoagoa,
solidarioagoa, baketsuagoa eraikitzeko.

Zuk erakutsi zeunskun lez
maitasunean bizi izan nahi dogu,
bizitza guztiengaitik emonez,
zure denpora, zure ahaleginak, zure desioak emonez
Jainko Aitaren mezua transmititzeko:
bizitza desbardinaren aukera,
mundu desbardinarena,
gizadi barriarena.

Espirituak eraginda bizitzea zer dan
zure ereduarekin erakutsi zeunskun,
ekintza oneko frutuak emonez,
bihotza guztientzako irekita izanez,
maitatzen irakatsiz,
KARITATEAN BIZI IZANEZ.

Jesus, maisu ona,
karitatean bizi izatea guri erakusteko
EMON EIGUZU ZURE ESPIRITUA.
Emon eiguzu bihotz errukitsua,
besteekin sufritzen ikasi daian,
guztiei laguntzen ikasi daian,
besteen beharrak aurkitu daizan,
errukiz beteriko bihotza,
Aitaren antzekoa,
inguratzen gaituenen eskasiak eta minak
norberarenak lez sentitzeko gai dana.

Jesus, maisu ona,
EMON EIGUZU ZURE ESPIRITUA
karitatean bizi izaten guri irakasteko.
Emon eiguzu bihotz eskuzabala,
beharrean sentitzen diran guztien alde
urtengo dauana,
bakarrik eta itzita dagoenen alde,
edo gaur egun kanporatua
eta baztertua dagoenaren alde
urtengo dauana.

Jesus, maisu ona,
EMON EIGUZU ZURE ESPIRITUA
karitatean bizi izaten guri irakasteko.
Emon eiguzu bihotz irekia,
parkatzen jakin dagigula
eta besteen parkamena onartzen.
Hasarreak, zatiketak
eta desadostasunak gainditu daiguzala,
partekatutako senidetasunaren
harmonia eraikitzeko,
bizitza emotearen hainbesteren ametsa,
bakean, anai-arreben mundu bat.

Jesus, maisu ona,
EMON EIGUZU ZURE ESPIRITUA
karitatean bizi izaten guri irakasteko.
Sufritzen dauanaren alde egiteko
gure abotsak prestatu egizuz.
Emon eiguzuz hitz ausartak
guztientzat bizitza duinaren kontra dagoena
salatzeko.
Lagundu eiguzu abotsa eta hitza izaten,
itzitakoen oihua,
lur gabetuena,
etxebizitza edo heziketarik bakoena
edo osasun duina eskatzen dauanari
entzuteko.

Prestatu egizuz gure abotsak,
zure hitzen oihartzuna izateko,
konbertsinora deituz,
egia iragarriz,
topaketara, justiziara,
aldaketara gonbidatuz.

Jesus, maisu ona,
EMON EIGUZU ZURE ESPIRITUA
karitatean bizi izaten guri irakasteko.
Emon eiguzu bihotz sentikorra.
Zuk aukera barriak emon eta zain gaituzun antzera
inguratzen gaituenekin eroan haundikoak izan gaitezela.
Zure denporako jakituria ikasi dagigula.
Lagundu eiguzu besteekin erabiltzen
Zuk gurekin erabiltzen dozun
neurri-kordela bera.

Jesus, maisu ona,
EMON EIGUZU ZURE ESPIRITUA
karitatean bizi izaten guri irakasteko.
Emon eiguzu bihotz sendoa,
zure bideak jarraitzeko.
Besoak ez daiguzala jaitsi,
ez eta jauskerak gogogabetu.
Akatsetatik ikasi dagigula
eta gau guztien ondoren,
egunsentiak argi berria dakarskula
aurkitu dagigula.

Jesus, maisu ona,
karitatean bizi izaten irakatsi eiguzu.
EMON EIGUZU ZURE ESPIRITUA,
eta bialdu egizu zure bizitza-arnasa.
Barriztatu egizuz gure bizitzak barrutik,
zure oinatzei jarraituz,
egin gagizuz gizaki barri,
animatzen, laguntzen
karitatean bizi izaten erakusten deuskun,
eta zure bizitza transmititu euskun maitasuna dan
zure Espirituaren gidaritzapean.

Jesusen Espiritua,
entzun gure otoitza,
lagundu eiguzu KARITATEAN BIZITZEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue