#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Jesusen lekukoak #
#
#

Zure Hitzaren mezulariak
izan nahi dogu;
emon eiguzu ausardia, Jauna,
gure gizartearen
txoko guztietara eroateko.

Zure Itxaropenaren ereileak
izan nahi dogu;
emon eiguzu iraupena
besoak ez jaisteko
eta egun bakoitza
lanerako lehen eguna izango balitz lez hastea.

Barri onen iragarleak
izan nahi dogu;
emon eiguzu poztasuna
zure maitasunaren doakotasuna
beste batzuei kutsatzeko.

Besteari luzatutako eskua
izan nahi dogu;
emon eiguzu errukia
zure Espirituarekin sentitu
eta konpromiso zintzoarekin jokatzeko.

Komunitate eraikitzaileak
izan nahi dogu;
emon eiguzu ulermena entzuteko,
erlazinoak indartzeko,
pertsonak alkartzeko.

Zure bideetako erromesak
izan nahi dogu;
beti mogimenduan,
toki baten kokatu barik,
beti bilaketarako eta topaketarako gogoarekin.
Erakutsi eiguzu zerumuga,
zaindu egizuz bizirik utopiak,
lagundu eiguzu aurrera jarraitzen.

Historiako Jauna,
zure lekukoak izan nahi dogu;
gure bizitzarekin,
zu gure erdian zagozala
erakutsi nahi dogu.

Emon eiguzu
hainbeste gizon-emakumeen fede heldua,
egunero eta lehen lerroetan egon barik,
zure izena santu egiten dabenak,
mundu honetan agertzen dabelako,
euren bizitzarekin, testigutzaz
eta guztien neba-arreba izanez,
gure-artean-dagoen-Jainkoa.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue