#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Zure sorkaria #
#
#

Maria, lagundu eidazu bat egiteko sorkaria izaten.
Ikutu nagizu, Jainkoak harrapatu nagian,
Berari eskeintzen ikasi dagidan.
Zure maitasunaren indarrez,
moztu egizu nire zentzun bako iges egitea.
Gizakiarentzat, itxaropen bako
pobrezia bakarra dagoela ulertzen lagundu eidazu:
Jainkoagazko pobrezia.

Bere Hitza entzuteko,
isiltasuna bilatzen jakin dagidala.
Lotzen naben konpromisu, lan,
ordutegi, inguru giroari
aurre egiten jakin dagidala,
otoitzean Berari berba egiteko eta entzuteko
behar dan astia izan dagidan.

Egi honekin jabetzen lagundu eidazu:
Jainkoarekin aurkitzen dana bakarrik
benetan gizakiekaz aurkitzeko gai dala.
Jainkoarekin berba egiten dauanak bakarrik
besteei zerbait esateko daukala.
Jainkoa ikusi dauanak bakarrik
anai-arrebei ez deutsela hutsik egiten.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue