#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Bera holakoa da #
#
#

Bera holakoa da, anai-arreba,
Bera holakoa da.
Bere samurtasunak ez dauka neurririk,
bere begien parean ipiniaz
musukatzen gaitu, laztandu eta kilikatu,
eta amarik onenak
eta gartsuenak baino gehiago
gu itxaropenez betetzea amesten dau.

Jainkoak bere itxaropena gugan ipini dau.
Jainkoak bere Semea emon euskun,
bere ondasuna emon euskun,
bere Barri Ona,
baita bere itxaropena ere.
Eta guk,
ez ete dogu gure itxaropena Beragan ipiniko?

Gauzak txarto doazela esaten deuskuenean ere,
bizitzan konfiantza izan behar da.
Pertsonengan itxaropena izan behar dogu,
pertsona guztiengan!
Batzuengan bakarrik,
farisearrak eta tentelak ere badauke...

Jainkoagan konfiantza gehiago izan behar dogu,
bere besoak besarkatu gagiezala
eta bere altzoan atsedena hartu.

Jainkoagan itxaron behar da.
Hobeto: Jainkoa itxaron behar da.

Eta guzti hau egin eta gozatzen badozu,
beste zerbait falta dozu:
Jainkoagaz itxaron behar da.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue