#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Zuzendu nagizu #
#
#

Gure laguna eta anaia zaran Jesus:
bidea eta argia zaran Horrek,
zuzendu nire ibiltearen pausoak.
Nire begiak bizitzara zabaldu,
gauza guztietan Zuk maite nozula
ikusi dagidan.

Pertsona izatea ez da erreza.
Batzuetan, ez dakit nor nazan
ez eta zer izan nahi dodan ere.
Dana dala, nire askatasunetik,
nire oinekin ibili gura dot.
Zuzendu Zuk, nire ibiltearen pausoak!

Triste egoteko ez nazala jaio, badakit,
ibilteko geratzen jatana asko dala, badakit,
biderik ez dagoela, badakit,
proiektu eder bat nazala, badakit.
Neu izatera heldu naiten,
zuzendu, Zuk, nire pausoak!

Emoidazu zure bihotzaren antzekoren bat,
alaia eta oparoa.
Ohiturakeria apurtzeko,
emoidazu zure guraria neureganatzea,
erakutsi egidazu bizitzen!

Eskerrik asko dohai guztiakaitik,
eskerrik asko bizitzagaitik,
eskerrik asko askatasun eta arriskuagaitik,
eskerrik asko, batez ere,
zure adiskidetasunagaitik.

Jesus, gure lagun eta anaia,
zuzendu Zuk gure pausoak bizitzarantz,
hori da ta zabaldu beharreko ate nagusia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue