#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Aita, eskerrik asko Espirituagaitik #
#
#

Bedeinkatzen zaitugu,
Aita-Ama, Espirituaren dohaiagaitik,
zure Semearen bidez munduari eskeinia.

Hasieran egin zenduan,
gauza guztien hasieran,
unibertsoa Espirituaren berotara sortzen ari zinenean,
mundu argitsu eta bizia eginez
eta bertan gizakia jarriaz.

Eskerrak emoten deutsuguz,
Espirituaren bitartez,
sortzen, zaintzen eta edertzen jarraitzen dozulako,
gure ibilbidea alaitzeko
eta zure Erreinuaren hasikinak gozatzeko.

Bedeinkatzen zaitugu, zure Espiritua
gizon eta emakume,
ume eta helduetan ipintearren;
eta giza historian
dohai hori beti erabili izan dozulako:
epaile eta agintarietan, indar Espiritua;
lider leialetan, zuzendari Espiritua;
ikertzaile jakintsuetan, sortzaile Espiritua;
artista eta olerkarietan, amets Espiritua;
bialdu pobreetan, solidaritate Espiritua;
betiko herrian, bizi Espiritua.

Bedeinkatzen zaitugu, batez be,
Jesukristogaitik,
munduko gauzarik ederrena,
parebako gizon “espirituala”.
Espirituaren argitara bizi izan zan,
pobreak ebanjelizatuz,
guztiak lagunduz eta indartuz...
biztu zanean, Eleizeari
eta bihotz zintzoz bila dabizan guztiei,
Espiritu berbera iragarri arte.

Zure Espirituaren ekintza goratzen dogu
profetengan,
erreformatzaileengan,
hezitzaileengan,
iraultzaileengan,
martirienagan,
santuengan,
pertsona on guztiengan...

Espiritu horrek emon deigula
egiaren, zuzentasunaren eta maitasunaren alde
borrokatzeko indarra,
guztiak ulertzeko argia,
zerbitzeko laguntza,
maitatzeko bihotz handia,
bizitzeko solidaritatea,
itxaroteko eroapena...

Aita-Ama zure Espirituaren haizea bialdu Eleizara,
batasuna eta ebanjelio bizigarria emonez;
herri, arraza eta nazio guztietara
askatasuna, bardintasuna eta anaitasuna ekarriaz.

Munduan eta historian
zure Espirituaren eragina ikusi dagigula.
Zientzian, kulturan, lanean, teknikan
aurkitzen lagundu eiguzu;
zeru barrien eta lur barrien etorrera,
gizakia eta Espiritua
alkarregaz prestatzen dabizan gauza guztietan.
Jesukristo, zure Seme berbiztua
eta gure anaiaren bitartez.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue