#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Isiltasunaren ama #
#
#

Guretzat irakatsi ederra dogu
zure isiltasuna, Maria.

Maria, zuk
entzun, begiratu, barre egin eta maite dozu.
Maria, zuk Jainkoa entzuten dozu.
Hortxe dago zure sekretua.

Maria, isiltasunaren Ama:
astiro-astiro esan gura deutsut,
nire bizitzaren, jazoeren
eta historiaren zurrumurruan
Jainkoari entzuteko gogoa dodala.

Ama, Maria,
nire anai-arrebei benetan berba egiteko,
lagundu eidazu Jainkoaren Hitza hartzen.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue