#
#

Otoitzen: "PREGOIAK"


Garizumako deia #
#
#

Bateatuak izan garanok,
Espirituaren abotsa entzun dogunok,
Jainko biziaren errebelazinoa onartu dogunok,
bere seme-alaba garala konturatu garanok:
bildur barik desertuan sartu gaitezan
eta bizkor ibili!

Garizumea datorren eta badoan denporea da,
ibiliz biziteko aldia,
kokatu barik, geratu barik, negar barik,
itxaropena pil-pilean
eta Pazkoa helmugan.

Uste onez sartu gaitezan Garizuman,
borrokarako prest,
enbarazu gitxigaz,
burua argi,
gure barruak gozotasun eta errukiz beterik,
oinetako egokiak,
eta norberagaz eroapen handikoak izanaz.

Espirituaren haize finak kulunkatu gaizala;
ipini daigun gure bihotza
Jainkoaren taupadak
eta zapalduen deadarrak entzuteko eran;
desertuko ameskerietan jausi barik
bizitzako ur bizietara hurreratu gaitezan.

Menditik eguneroko bizitzara jatsi gaitezan,
bildur barik eta misterioz beterik.
Eleiza biziak ez daiguzan zikindu,
Nikodemoren antzera bilatu daigun gauez
eta beste grekoen antzera,
Jesus eta bere Erreinuari buruz
bateri eta besteari itaundu deiogun,
mundua dan solo eder honetan
bere hazia erein dagigun.

Izarrik eta erne bizi daigun Garizumea,
alkarte lez Jesusi begiratuz,
sinismenez, itxaropenez eta maitasunez.
Aprobetxatu daigun aukera hau!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue