#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Jainkoaren izena #
#
#

Jainkoa, Zu ezagutzera emon zara,
izen bat ipini nahi deutsut.

Nire Jainkoa zara,
Nire gurasoen Jainkoa.
Sinismenean aita dogun Abrahanen Jainkoa.
Agintzariaren semea dan Isaaken Jainkoa.
Jakob, zure maitatuaren Jainkoa.
Bizidun Jainkoa,
Jainko Salbatzailea,
Historiaren Jainkoa.
ERREGE berezia.

Nazana, Nintzana eta izango Dana zara.
Jainko Aita-Ama, Anaia eta Laguna zara.
Guztiz bestelakoa zara, Atzerritarra.
Aurrean doana, Etorkizuna, Jauna.

Baina esandakoa baino gehiago zara.
Zure aurrean,
gure ezpanetako berbak,
hutsak eta arinak dira.
Gizakion berba guztiak lez,
zerbait agertu gura dabe.
Ez dago berbarik Zu guztiz inguratzekorik.
Gizakiak izenez
esan ezin dauana zara.
Zure izena esateko
isilik egotea dagokigu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue