#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesusen zainpean jarri zaitez #
#
#

Mehatxuka dabizanei,
zauritzen dabenei,
duintasuna mintzen dabenei,
gorputza hil arren
bizia ezin dabenei kendu,
ez izan bildurrik.

Egia tapatzen dabenei,
edo egiaren jabe dirala sinistuz,
manipulatu, neurtu eta saltzen dabenei,
ez izan bildurrik;
ezta ere guzurraren indarraz
pertsonak eta herriak
euren menpe euki gura dabezanei.

Altxatu zure abotsa,
leku eta momentu guztietan,
eta agertu bizian
eta anaitasunean dozun fedea,
Jainkoaren babespean,
Jesusen ondoan,
Espirituaren kerizpean,
eta alkartearen berotasunean lortutako fedea.

Sinismen horrek zaindu deizula eguneroko poza;
lagundu deizula askatasunez bizitzen
eta bizi iturri bihurtzen;
zure otorduak alkar-banatzen
eta itxaropenari abesten.
Zaindu egunero zure sinismena.

Horregaitik zigortu gura zaituenei,
euren babesa kendu, lan barik itzi,
zutaz eta zure historiaz ahaztu,
zure makaltasuna zauritu
edo txarto egin gura deutsuenei,
ez izan bildurrik.

Ez izan bildurrik.
Jesusen zainpean ipini zaitez,
erantzun bere deiari;
Aita-Amaren zainpean ipini zaitez,
bere magalean atseden hartu;
Espirituaren zainpean ipini zaitez,
borrokatu eta askea izan.
Gure eskuetan izan leiken
egitasmorik ederrenean
zure bizia emoten diharduzu.

izan bildurrik.
Jesusen zainpean ipini zaitez!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue