#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesus Jauna #
#
#

Jesus Jauna, zabaldu nire begiak
zure egiaren argitara.
Zabaldu nire begiak
haruntzago begiratzen dauan gizakiaren bihotzera;
Erreinuaren balioetara.
Zabaldu nire begiak
ontasunera eta samurtasunera,
parkamenera, zuzentasunera, anaitasunera,
egiara, edertasunera eta bakuntasunera.

Jesus Jauna, zabaldu nire begiak
amaitzen ez diren baloreetara.
Jesus Jauna, zabaldu nire begiak
zure heriotza baino haruntzago:
zure Biztueraren argira eta askatasunera.

Zu, Jesus Jauna, hemen zagoz,
nire bide barrian.
Zu, Jesus Jauna, hemen zagoz
eta zure bizi-egitasmoa eskeintzen deustazu.

Zugaz kontatzen dot:
nire itaunaren erantzuna zara;
nire errazoien errazoia zara.
Zugaz kontatzen dot:
nik gura dodan gizakiaren eredua zara;
onartzen dodan egitasmoa zara.
Zugaz kontatzen dot:
nire bizitzako Egitarau eta Pertsonea zara.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue