#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Txikiena naz #
#
#

Duda barik, txikiena naz,
baina Jainkoak begiratu deust
eta pozez saltoka nago.

Nire herriaren pobretasunean bat egiten dot,
Israel txikia, “bere morroia”,
baina Berak,
errukiz begiratu nau,
eta ezkontza egunetan lez,
pozez zoraturik nago,
eta bere maitasunaren edertasuna
iragarten dot, indartsu.

ITXAROPENARI egunero
nire leihoak alderik alde zabaltzen deutsedaz.
Ahalguztiduna danak,
txikia aukeratu dau,
txikiena,
bere ekintzetan agertzeko,
bere errukia iragarteko,
bere maitasunaren miragarriak.

Dohatsu deituko nabe guztiak,
baina bere maitasunaren gauzak dira.
Guztiok pozteko beste
arrazoiak dagozala iragarten dot,
Jainkoaren errukiak
ez daukalako mugarik.

Bihar dana aldatu daiteke:
euren aulkietan arro sentitzen diranak,
ahaztuak eta baztertuak,
lurrera joango dira;
ezerezak eta apalak, ostera,
goratuak izango dira.

Egunen baten, holan dago idatzia,
eskaleak eta gose diranak
Erreinuko otorduan jarriko dira,
eta diru-zale eta espekulatzaileak,
laztan pixka baten eskale izango dira.

Bihar, hala uste dot,
lehenagoko denporetan lez,
Jainkoaren promesak beteko dira,
bere errukiak ez daukalako amaierarik.
Eta barriro bedeinkatuko gaitu,
eta barriro ikusiko,
eta gurekin geratuko da…
BETIRAKO.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue