#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Zure Hitza #
#
#

Jauna, zure Hitza nire bizitzako bidea izatea nahi dot;
zure borondatea bihotz guztiaz maitatzea nahi dot.
Egunero zuri entzunez zure ikasle izan nahi dot;
zure Hitza bide zuzenetik naroan arau bakar lez hartu.

Bide zidorretan zehar zure Hitzak argitzen nau;
gau eta egun nire itxaropena zure Hitzean ipini dot;
bihotz guztiaz zure borondatea egiten ahaleginduko naz,
nire bideak zure bideak izan daitezan.

Nik zure Hitza maite dot eta Zugaz bat izatearen poza bizi dot;
zure Hitza itxaro dot eta nire itaunen erantzuna dot;
zure Hitza betetzen dot eta indarrez janzten nau;
zure Hitza sinisten dot eta nire fedea janaritzen da.

Zure Hitzak egia onartzea eta guzurra baztertzea erakusten deusku;
zure Hitzak azkenera arte maitatzea erakusten deusku;
zure Hitzak bihotza aske eta solidarioa izaten erakusten deusku;
zure Hitzak herrien arteko zuzentasuna bilatzea erakusten deusku.

Zure Hitzaren egitasmoan zaindu egizu sendo gure bihotza;
zure Hitza beti gure bihotzeko poza izan daitela.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue