#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Emoidazu zure indarra #
#
#

Aita,
egizu nire begiak ere ikus dagiela Zuk ikusten dozuna.
Egizu, sorkari guztietan
zure ahotsaren harrabotsa entzun dagiela nire belarriak.
Egizu, saminduraz itota dagozan gizon-emakumeentzat
eztizko bainu bat izan dedila nire mintzoa.
Egizu, nire ezpanak
zure maitasuna eta alaitasuna baino ez dagiela kanta.

Aita maitea,
eroan egizu aurrera, nire bitartez,
egiaren ekintza.
Izan egizuz beti nire eskuak gizon-emakume guztien
zerbitzuan lanpetuta.
Egizu eten barik zabaldu dagizala nire ahotsak
Zureganako maitasun haziak
zure bila dabiltzan gizon-emakumeengan.
Egizu nire oinak beti zuzentasunaren bidean
ibili daitezala.
Eroan nagizu nire ezjakintasunetik
zure argirantz.

Aita,
zuzendu egizu nire bihotza
eta sentidu dagidala bizidun guztienganako begikotasuna.
Izan bedi zure berbea nirearen maisua.

Pentsatu egizu nire pentsamentuekaz,
nire pentsamentuak zure pentsamentuak dira-ta,
nire eskua zurea,
nire oinak zure oinak,
nire bizia zure indarra da-ta
justizia sozial eta pertsonalaren alde burrukatzeko.

Yoganada

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue