#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Ez daukagu ardaurik #
#
#

Ez daukagu ardaurik, Jesus.
Ez daukagu ardaurik.

Anaiarteko ezteguetarako,
Zuk eskeintzen deuskuzun maitasuna ospatzerakoan,
ez daukagu ardaurik.

Senitarteko topaketak ospatzerakoan,
nun gure maitasun-garra sutuazoten deuskuzun,
ez daukagu ardaurik.

Iparraldea eta Hegoaldea alkartzeko,
mundu aberats eta behartsua adiskidetzeko,
ez daukagu ardaurik.

Euren oinarrizko eskubideak eskatzen deuskuezan
etorkinak besarkatzeko,
ez daukagu ardaurik.

Bakea, lanpostua eta justizia eskatzeko
solidaritzazko agerpenetan parte hartzeko,
ez daukagu ardaurik.

Geure garaipenak eta porrotak ospatzeko
giza konpromesuzko jaia ospatzeko,
ez daukagu ardaurik.

Osatu, bizkortu eta indarbarritzen dauan
parkamenezko topaketarako,
ez daukagu ardaurik.

Giro eta gogo garbiz, sakon eta eskerronez
senide-maitasun zabalean biziteko,
ez daukagu ardaurik.

Eguneroko bizitza ospatzeko
bihotz xalo, maitetsu eta sakonean biziteko,
ez daukagu ardaurik.

Eta horregaitik gabiltz burumakur eta lurjota,
ganora gitxigaz eta itxaropen barik.

Ez dakagu ardaurik, Jesus,
ez daukagu ardaurik.

Manuel Regal

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue