#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Zurekin batera sinisten dogu, Maria #
#
#

Maria,
zurekin batera sinisten dogu,
sinismendunon jarrerarik ederrena
gugana heltzen dan
Jainkoaren dohai miragarria
eskertzekoa eta abestekoa dala.

Maria,
zurekin batera sinisten dogu,
Hitza ezagutu eta BAI esatea,
goiz eta arratsalde,
egunero deika jabilkun
Jaunaren bila urtetea dala.

Maria,
zurekin batera sinisten dogu,
behartsu eta apalen Jainkoak
bere Semea konprometitzen dauala
euren izatean
zapalketa eta bazterketa sufritzen daben guztiekin.

Maria,
zurekin batera sinisten dogu,
Jaunaren besoak ezerezak onartzen dituala,
eta haundikiak arrazoi barik izten
euren indar eta aberastasunekin.

Maria,
zurekin batera sinisten dogu,
Erreinu barrian zoriontsu danak
osotasunez bizitzeko bidea
ZERBITZUAN aurkitzen dauala
eta behartsuaren haunditasuna goratu
anai-arreba lez sentitzen daualako.

Maria,
zurekin batera sinisten dogu,
agintzarien Jainkoak
bere hitza bete ebala
eta harrezkero gure historia bizi dauala
zure eskua eta gure eskua harturik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue