#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Zu lez Aita-Ama #
#
#

Aita-Ama,
on eta txarren gainera
urtetzen da eguzkia eta bialtzen dozu euria.
Danak eusten dozuz,
danori zure magala eskeintzen,
eta biziaz beteriko hitz samurrak esaten,
bere merituak,
bere txarkeria edo ontasuna,
bere kredoa kontuan izan barik.

Danak maite dozuz,
zuzena ez dana maite dozu, baina zuzengabekeria baztertuz.
Behartsua maite dozu, baina pobretasuna baztertuz.
Harroa maite dozu, baina harrokeria baztertuz.
Pekataria maite dozu, baina txarkeria baztertuz.

Zure bihotzaren gakoak sartu egizuz gugan,
sartu gure erraietan zure maitasunaren taupadak,
ezbardinak errespetatu daiguzan,
bananduekin alkarrizketan jarraitu,
indar gabea zaindu,
eskupekoaren zain egon barik eskeindu,
bidez doana agurtu,
eta gure gogo eta gustuen gainetik
danak maitatu.

Aita-Ama, irakatsi eiguzu
Zu lakoa izaten.
Danak esan ahal dagiela:
“Holako Aita-Ama baten benetako seme-alabak dira”.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue