#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Maria, Ama xumea #
#
#

Maria, Ama xumea,
emakume herritarra,
jendeak zerbait agertu nahi deutsunian
adi egoten eta entzuten dakizuna:
gogoratzen zaitugun
egun honetan
entzun gure otoitza.

Gure arazoetatik askatzea
ez dogu bilatzen.
Momentu txarrak izan arren
bizitza bizi egin behar dala
ez dogu ahaztu nahi;
guzti honetarako prest egon nahi dogu.

Konfiantza hori behar dogu,
Jainkoagan zuk dozun sinismen hori.
Gure indarrak ahultzen doazela dirudi.

Ebanjelioan, historian,
apal eta isilik ikusten zaitugu,
bizitzaren aurrean bildurti bazina lez;
baina hortxe, zure apaltasunean
agertzen da zure balorerik nagusiena,
eta guri asko kostatzen jaku
apalak izatea.

Badakigu Jainkoaren aurrean bitarteko zaituguna,
zure hitzak eta zure aholkuak balio dabela.
Erregutu gure alde
gure Aita-Amaren aurrean
eta lagundu eiguzu
bizitzan frutu onak emoten.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue