#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Espirituari deia #
#
#

Behartsuen Aita zaitugu:
osotu gure gabezia.
Dohai ugari dituzu:
bete gure bizitzak.
Bihotzen argi zaitugu:
uxatu gure ilunpeak.

Guztiontzat poza zaran horrek:
kendu gure etsipena.
Gure bizitzan bat egiten dozun horrek:
sartu gure etxera.
Ibiltarien atseden leku:
ase gagizuz zure gozotasunez.

Bizitza neketsua da:
zu zara gure atsedena.
Bildurrak geldi azotzen gaitu:
zu zara gure ausardia.
Mundua minez eta negarrez dago:
zu zara gure itxaropena.

Gure bihotza egarri danean:
izan gure iturria.
Gure bidea iluntzen danean:
argitu gure ibiltea.
Etorkizuna iluntzen jakunean:
izan gure babespea.

Gure zauriak zabalik dagoz:
osatu egizuz.
Heriotza ez da garaile izango:
zu zara bizia.
Ez gagoz bakarrik:
zu gure erdian zagoz.

Emoiguzu zure indarra eta adorea:
ahaltsua zaitugu.
Emoiguzu amatatzen ez dan poza:
on iturri zaitugu.
Zuzendu gure etorkizuna:
gure Jainkoa zaitugu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue