#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Nire bizitzako Jainkoa #
#
#

Zu maitatzera konbidatu nozu.
Nire barru-barrutik Zu maitatzera,
zure bizia maitatzera,
zure barruan nire izatea galtzera,
zure bihotz barruan
hartzen nozula jakinen gainean,
zurekin berba egin al dot,
nire bizitzako ulertu ezineko misterioa,
zuka samurrean tratatzen zaitut,
maitasuna zaralako.

Maitasunean bakarrik aurkitzen zaitut, ene Jainkoa.
Nire arimaren atetzarrak hantxe zabaltzen dira.
Hantxe, loturak askatu eta hegaz egin.
Hantxe, nire izate guztia pil-pilean dago,
nire pobretasun eta hustasunen,
nire txikitasun eta bildurrezko baieztapenen
horma sendoen gainetik.

Nire arimaren indar guztiak Zugaz bat egitearen bila dabiz
eta ez dabe atzera egin gura,
Zugan galdu baino,
maitasunez nire bihotzaren erdigunean zagozana,
eta nigandik, ni neu baino hurrago zagozana.

Nire bizitzako Jainkoa! Ulertu ezina! Izan zaitez nire bizia.
Nire sinismenaren Jainkoa,
zure iluntasunera naroan sinismena,
nire bizitzako argi gozoa da.

Nire itxaropenaren Jainkoa Zeu zara.
Nire bizitzako Jainkoa zara.
Betiko maitasuna dan Jainkoa!

K. Rahner

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue