#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesusen eskuak #
#
#

Jesusen eskuei begira geratuko gara.
Konfiantza transmititzeko,
abegitasuna agertzeko,
segurtasuna eskeintzeko,
maitasuna emoteko...
gai diran eskuak.

Umeak onartu eta bedeinkatzeko eskuak zabalik,
aurrera egin ezinik bide bazterrean gelditu diranei,
luzatzeko prest dagozan eskuak;
Espiritu minduak eta gorputz zaurituak
osatzeko prest dagozan eskuak;
sareak batzen edo harria lantzen
ohituta dagozan langile eskuak,
bidea erakusten daben eskuak
eta aurrera egiteko gogoa sortu,
betetasunera eroaten daben eskuak.

Luzatu zure eskua gurearekin bat egin arte,
ikutu horrek bizibarritu gaizan,
zure musuak biztu,
eta zure besarkadak
ondoan zaitugula konturatuazo.

Zure laguntzagaz
gure anai-arreben hurkoak izatea lortuko dogu.

Lagundu eiguzu,
beharrizanean dagozanei gure eskuak luzatzen.
Zure bultzakadaz kontatzen dogu.
Zure laguntzarekin ez deigula galdu fedea
eta zure eskuak gureekin bat eginda sentidu deiguzala.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue