#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Eskerrik asko Mariagaitik, Aita Ona #
#
#

Eskerrik asko, Aita-Ama,
zure Espirituaren bidez
sortzen egoan eleizea dohaiez betetzearren.

Eskerrik asko,
alkarrekin otoitzean egon ondoren,
bialdutako kontseju, jakinduria,
jainkozaletasun, sendotza eta ausardiagaitik.

Eskerrik asko, zure Espiritua
Mariarengana jatsi zan guztietan
egin eutsun harrera onagaitik.
Sinismenez esandako “egin bedi” horretan,
munduari Kristoren sorrera emon eutson.

Bedeinkatzen zaitugu,
bere bihotz zabaltasuna isiltasunean landu zalako,
bere barruko bizikizun horretan,
gizakiaren lur agorra emonkor egin zendualako,
Zuk eskatuz, ustegabeko egoeretan,
guztia bere barruan erabilten ebalako.

Birjina otoizlari honetan
gure nekeak eta urduritasunak eskeintzen dutsuguz.
Zure espirituak
gure eguneroko borroka baretu daiala
eta eroan gaizala misterioa
patxadaz kontenplatzera.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue