#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Hitzaren doea #
#
#

Bedeinkatua zu, Jauna,
emon deuskuzun hitzaren doeagaitik.
Berari eskerrak hartuemonak ditugu,
alkarrizketa eta parte hartzea,
itauntzea eta erantzutea,
gure sentimentuak agertzea,
deadarka edo gozotasunez esatea,
gugandik urtetzea,
munduari, anai-arrebei
eta Zuri zabaltzea.

Bedeinkatua zu, Jauna,
emon deuskuzun hitzaren doeagaitik
jakintsuak eta pentsalariak
guztiontzat bide barriak zabaldu dagiezan;
olerkari eta abeslariek
euren abots eta olerkiekin poztu gaizan;
behartsu eta ahulenak ere
abotsa izan dagien
euren beharrizanak agertzeko
eta zure izenean profetizatzeko.

Bedeinkatua zu, Jauna,
Zugandik jatorkuzan berbak entzuteko
eskeintzen deuskuzun isiltasunagaitik;
gure ideiak kontrolatzeko eta pentsatzeko
eskeintzen deuskuzun denporagaitik;
zure misterioa agertu guran
berba egokien bila ibilteagaitik.

Bedeinkatua zu, Jauna,
hitza haragitzearren,
guk sortu geinken hitza,
baita ezagutu eta dastatu ere.

Bedeinkatua zu, Jauna,
ulertzeko hitza zaralako,
gure historiako hitza,
hitz bizia,
behartzen gaituan hitza,
albiste onen hitza
beti barria eta irekia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue