#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Hitz egidazu Jainkoaz #
#
#

Almendrondoari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta almendrondoa loratu egin zan.

Behartsuari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta behartsuak bere soingainekoa emon eustan.

Ametsari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta ametsa egia bihurtu zan.

Etxeari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta atea ireki zan.

Haurrari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta haurrak neuri eskatu eustan.

Baserritarrari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta baserritarrak lurra lantzen erakutsi eustan.

Izadiari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta izadia edertasunez estali zan.

Adiskideari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta adiskideak maitatzen irakatsi eustan.

Txikitxo bati esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta haurrak irribarre egin eustan.

Urretxindorrari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta urretxindorra kantuan hasi zan.

Gerrari bati esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta gerrariak armak itzi zituen.

Saminari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta samina itxaropen bihurtu zan.

Iturriari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta ura urten zan.

Nire amari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta amak bekokian musu bat emon eustan.

Eskuari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta eskua zerbitzen hasi zan.

Etsaiari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta etsaiak eskua luzatu eustan.

Jendeari esan neutson: Hitz egidazue Jainkoaz!
Eta jendeak alkar maite izan eban.

Abotsari esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta abotsa berba barik aurkitu zan.

Jesusi esan neutson: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta Jesusek Gure Aita errepikatu eustan.

Arratsaldez , eta ikaraz, esan neutson eguzkiari: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta eguzkia, ezer esan barik, ezkutatu egin zan.
Baina biharamonean, egunsentian,
irri egin eustan barriro.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue