#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Zure ebanjelioa harrigarria da #
#
#

Kristo, zure Ebanjelioa bizi eban
abade bateri entzun neutsan iragarten.

Txikiak, behartsuak,
irrikaz entzuten eben;
haundikiak, aberatsak,
eskandalizaturik urten eben;
eta nik pentsatu neban
nahikoa zala zure Ebanjelio zati bat iragartea
eleiztarrak diranak aldendu daitezan
eta ezagutzen ez dabenak bete dagiezan.
Kristau batentzat,
“ondo bizi” dan jendeak onartua izatea
ezaugarri txarra zala pentsatu neban.

Nik uste, atzamarrez seinalatuak
izan behar ginatekeela,
zoro eta iraultzaile lez hartuak.
Nik uste,
zalaparta sortu behar ligukeela,
salatuak izan,
eta aurretik kentzen ahalegindu.

Jauna, arratsalde honetan bildur naz;
bildur naz zure Ebanjelioa harrigarria dalako;
iragarten entzutea erreza da,
ez eskandalizatzea ere ulertzekoa da,
baina Ebanjelioa bizi...
hori oso gatxa da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue