#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Bidera urtetzera ninoan #
#
#

Bidera urtetzera ninoan
Zu nireganantz ikusi zindudanean.

Zuregana arineketan egitekotan nengoen,
baina nigaz bat egitera zentozela ikusi zindudazan.

Zure zain egotea gura neban,
baina konturatu nintzan Zu zain zengozala.

Zu bilatzea gura neban
eta Zu nire bila zenbizala ikusi neban.

Pentsatu neban:
“Aurkitu zaitut!”,
baina Zuk aurkitua sentitu nintzan.

“Maite zaitut” esatekotan nintzan,
eta Zugandik entzun neban: “Zenbat maite zaitudan”!

Zu aukeratzekotan nengoen,
eta Zuk aukeratua ninduzun.

Zuri idaztekotan nengoen,
eta zure eskutitza heldu jatan eskuetara.

Zuregan bizitzeko gogoa neukan,
eta nire barruan aurkitu zindudan.

Zugana bihurtzearen poza ospatu gura neban,
eta nire bihurtzearen poza ospatzen sentitu zindudan.

Ene Jainkoa, noiz baiten izango ete naz lehenen?

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue