#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesus Jauna da #
#
#

Esan egizu bihotzez: Jesus Jauna da.
Esan egizu ezpainez: Jesus Jauna da.
Ezarri egizu zure erraietan: Jesus Jauna da.
Zure ahotsez abestu egizu: Jesus Jauna da.

Jesus Jauna da:
askatasun argizuzi,
alaitasun iturri,
bake haize,
heriotz guztien gain garaipena;
lurraren gailurrean garaikur,
gure izatearen sakonean eguzki,
gure ibilpidearen helmuga,
bizitzan eta itxaropenetan lagunkide…
inork inoiz kenduko ez deuskuna.

Jesus Jauna da:
Beragandik sortzen da bizia,
Beragan gure itxaropena,
Beragaz on guztia,
Berari gure aintzaren autorpena,
Berarentzat gure gogoa,
Beragaitik gure betetasuna;
Bera da zuzentasuna,
Bera gure salbamena...
inork inoiz kenduko ez deuskuna.

Jesus Jauna da:
jadanik ez da beste jaunik;
diruaren eta osasunaren jaunak,
armen eta legeen jaunak,
poterearen eta negozioen jaunak,
demokraziaren eta estatu egoeraren jaunak,
haragiaren eta jauretxearen jaunak,
mundu honetako printze guztiak,
ilunpeetako jaunak
menderatuak dagoz.

Jesus Jauna da:
bizi dana eta biziazoten dauana;
osatu, bizibarritu eta salbatzen gaituana
atzo, gaur eta beti.

Jesus Jauna da.
Ez dago beste jaunik.
Jesus gure Jauna da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue