#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Sinisten dot #
#
#

Jainkoagan bakarrik dot sinisten,
Abbagan,
Jesusek sinesten eban Harengan.

Sinisten dodalako Ahalguztiduna,
zeru-lurren egilea,
gure ama langoa dala
eta haretaz fiatu naitekela.

Sinisten dot, halan ikusi dodalako,
bere burua Semetzat eban Jesusengan.
Sinisten dot Abba ez dagoala urrun,
nigandik hurrean baino, ondoan, neure barruan;
sentitzen dot haren ARNASA,
hozkirri gozoa, animatzailea,
ibiltea errez bihurtzen deustana.

Sinisten dot Jesus, gizona baino gehiago,
Bialdua dala, Mezularia.
Sinisten dot haren berbak Abbaren Berba dirala.
Sinisten dot haren egintzak Abbaren mezu dirala.
Sinisten dot Jesus deitu daikedala
«gure artean zagizan BERBEA».

Aita dan, Berbea eta Haizea dan
Jainkoagan bakarrik sinisten dot,
Jesusengan sinesten dodalako, Semeagan,
Abbaren Espirituaz betea dan gizonagan.

Jose E. Ruiz de Galarreta

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue