#
#

Otoitzen: "GORALPENA"


Bedeinkatua zu, Jauna #
#
#

Bedeinkatua zu, Jauna,
sortutako miragarri guztiekaitik;
eurak zure samurtasuna,
eta lurreko gizon emakume guztiei
deutsezun maitasuna agertzen deuskue.

Bedeinkatua zu, Jauna,
Zu agertzen zaituen pertsona on guztiekaitik,
umeen barrea eta jende zoriontsuagaitik,
eta goizero txorien abestiekaitik.

Bedeinkatua Zu, saltzen ez diran abokatu zintzoakaitik,
galtzen dakienengaitik,
eta bakeari eta zuzentasunari abesten deutseenengaitik.

Bedeinkatu Zu, hilzorian dagozanak
maitasunez zaintzen dabezenengaitik,
pobreekin eta eurei laguntzen dagozenengaitik,
eta euren bizia emoten dabenengaitik.

Bedeinkatu Zu, barre egin eta barrea kontagiatzen dabenengaitik,
adeitasuna eta bizitzeko gogoa emoten dabenengaitik,
eta garraztasuna gainditzen ahalegintzen diranengaitik.

Bedeinkatu Zu, pentsatu eta pentsatzen
laguntzen deuskuen pertsonengaitik;
neurtu barik besteen alde emoten diranengaitik,
eta beharrezko dabena ere alkar banatzen dabenengaitik.

Bedeinkatu Zu, mundu zuzen eta barri baten sinisten dabenengaitik;
lotsatu barik amesten jarraitzen dabenengaitik,
eta pertsonak maite dabezala agertzen dabenengaitik.

Bedeinkatu Zu, gogorkeria ez dala bidea sinisten dabenengaitik,
bakea eginez maite dabenengaitik,
eta gorrotoan jausi barik sufritzen dagozanengaitik.

Bedeinkatu Zu, zure maitasun ezaugarriak emoteagaitik;
danean zure laguntza eskeintzeagaitik,
eta edozein beharrizanetan Zugaz kontatu ahal izateagaitik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue