#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Aita, zure eskuetan ipinten naz #
#
#

Aita:
zure eskuetan ipinten naz.
Egin nigaz zuk nahi dozuna.
Datorrena datorrela, eskerrak emoten deutsudaz.
Danerako prest nago.
Zure gogoa
nigan eta gizadi osoan betetzen bada,
dana onartzen dot.

Jesusen argiaz argitu egizu nire bizitza.
Zerbitzera etorri zan
eta ez zerbitua izatera.
Nire bizitza eta Haren bizitza
gauza batean bat izan daitezala: zerbitzuan.
Munduko lurrean hilten dan
gari hazia.
Aita, benetan holan izan bedi.

Nire bizia zugan izten dot.
Emon egiten deutsut.
Zuzendu nagizu.
Jesusegaz egoan Espiritua berbera
bialdu egidazu.

Zure eskuetan ipinten naz,
guztiz,
ezkutuan ezer itzi barik,
konfiantza osoaz...
Zu zaralako
nire AITA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue