#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Zuzena dogu Jauna #
#
#

Berba haundiekaz hitz egin
eta promesa hutsak
eskeintzen dabezan harroputzetan,
ez dot ipinten nire konfiantza.
Jaunagan dot nire konfiantza.
Fiatu, sinistu Jaunagan,
agindutakoa betetzen daualako
eta bere hitza beti gordetzen.

Jainkoa nun dagoen itauntzen badozu,
bere zerbitzarien maitasunean,
laztantzen eta osatzen daben eskuetan,
besarkatzen, laguntzen eta babesten daben besoetan,
zuzentasuna oihukatzen dauan agoan.

Egia, askatasuna eta bakearen alde jokatzen dauanarengan,
Jainkoaren erregetza ageri da.
Mundu barri bat amestu
eta etorkizun haziak ereiten dauanarengan,
Jainkoa dago.
Espirituari zabalik dagozanengan
Jainkoa dago.

Jesus gure Bakea dogu, gure Zuzentasuna,
gure itxaropenaren arrazoia Jesus dogu,
gure Maitasuna eta gure Bizia Jesus dogu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue