#
#

Otoitzen: "GORALPENA"


Zoriontsuak #
#
#

Zoriontsua ahula eta behartsua zaintzen duana!
Zoriontsua behartsuari bere eskua luzatzen diona!
Zoriontsua laguntzarik ukatzen ez duana!
Zoriontsua maitatzen eta konprometitzen dakiana!

Zoriontsuak, bai,
Erreinuagatik beldur gabe dena arriskatzen dutenak.
Zoriontsuak,
norgehiagoka, elkar laguntzarekin trukatzen dutenak,
lehiaketa, elkartasunarekin,
gogorkeria, zuzentasun eta maitasunarekin.

Lagun, Jauna,
gure bihotzeko norberekeria desegiten.
Lagun, besteen oinazearen aurrean
beti adi eta zuhur egoten.
Lagun, errealitatea ikusten,
txarkeria eta zuzengabekeria aurkitzen.
Lagun, itxaropenaren mezulari izaten,
behar izan ezkero, besteen alde gure bizia arriskatzen.

Zuk badakizu,
fruitua ematen ez duten hainbeste desio onak,
min ematen digutela.
Min ematen digu,
buruan gauza asko argi eduki arren
eraldatzeko konpromisorik ez baditugu hartzen.

Zure indarra behar dugu, Jauna,
zure Hitza eta gure desioak egi bihurtu daitezen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue