#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Nire bihotza zurekin #
#
#

Nire bihotza zurekin dago, Aita-Ama,
nire bihotza zurekin dago.

Une honetan
nire burua zugan dago.
Une honetan
nire begiak zure begien zain dagoz.
Une honetan
nire eskuak eta zureak bat egiten dabe.
Une honetan
nire gogoak zure gogoa bilatzen dau.
Une honetan
Zugaz egotearen apostua egiten dot.

Abrahamek lez, zutundu eta ibilten hasiko naz.
Moisesek lez, nire sasi-jainko guztiak hilko dodaz.
Dabidek lez, nire hutsak autortuko dodaz.
Paulok lez, nire bizitza arriskatuko dot.
Mariak lez, zure Hitza entzungo dot.
Jesusek lez, zure Erreinuaren alde egingo dot,
gizakiaren alde borrokatuko naz.

Zu bakarrik zara Jainkoa.
Zu bakarrik zara zentzuna.
Zuk bakarrik askatzen dozu.
Zu bakarrik zara leiala.
Zu bakarrik zara itxaropena.
Zu bakarrik zara maitasuna.
Zu bakarrik zara Jainkoa.

Nire bihotza zurekin dago, Aita-Ama,
nire bihotza zurekin dago.
Jesusen pausoak jarraituko ditut.
Gaur zure apostua egin dot.

Eta Jesusek dinost:
“Izan bihotz. Ni zurekin noa”.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue