#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesus Jauna, ez dozu eskurik #
#
#

Jesus Jauna, ez dozu eskurik;
gure eskuak bakarrik dozuz,
zuzentasuna eta anaitasuna
nagusi diran mundu bat eraikitzeko.

Jesus Jauna, ez dozu oinik;
gure oinak baino ez dozuz,
zapalduak
askatasunerako bidean ipinteko.

Jesus Jauna, ez dozu ezpanik;
gure ezpanak baino ez dozuz,
behartsuei
Barri Ona iragarteko.

Jesus Jauna, ez dozu bitartekorik;
gizon-emakumeok anai-arreba lez bizi gaitezan,
gure ekintza baino ez dozu.

Jesus Jauna, ez dozu iragarlerik;
biziaren bidearen bila dabizanak
aurkitu dagien,
gure testigantza baino ez dozu.

Jesus Jauna, geu izan behar gara zure Ebanjelioa,
jendeak irakurri ahal dauan Ebanjelio bakarra,
gure bizitzak, ekintza eta hitz eraginkorrak diralako.

Jesus Jauna, gure alkarteetan
eta Eleiz alkartean sortu daitezala
zure aurpegia munduari agertuko deutseen
gizon-emakume bokazino dunak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue