#
#

Otoitzen: "GORALPENA"


Bedeinkatua, Jauna, behartsuen Jainkoa #
#
#

Bedeinkatua zara Zu, Jauna,
zure herria bisitatu dozulako,
gure artean salbamen indarra sortuz
eta zuk agindua itxarotea
eta hara bidea egitea posible egin dozulako.

Bedeinkatua zara Zu, Jauna,
zure salbamenak gatxetik askatzen gaitualako,
gurekin errukiorra;
gizadiarekin betirako alkargoa
eta gure gurasoei emondako hitzaz leiala zaralako.

Bedeinkatua zara Zu, Jauna,
bildur barik bizi geintekezelako,
zu aurrean zaitugulako
eta gure ondoan zagozelako.

Bedeinkatua zara zu, Jauna,
gure aurretik zoazelako;
bidea prestatzen deuskuzulako,
katigutza guztitik askatuz.

Bedeinkatua zara Zu, Jauna,
goitik ikustaldia egiten deuskuzulako,
bidea argituz,
gaueko ilunpeak apurtuz
eta bake bidetik gure pausoak gidatuz.

edeinkatua zara Zu, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue