#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Ezarri egizuz zure eskuak nire gainean #
#
#

Ezarri egizuz zure eskuak nire gainean, Jesus,
zure esku zailduak eta zulatuak:
zabaldu niganaino zure indarra eta energia,
zure gogo bizia eta samurtasuna,
zerbitzeko eta emona izateko zure ahalmena.

Ezarri zure eskuak nire gain, Jesus,
eta edegi nire izatean eta bizitzan
ildo argiak eta leiho zabalak
bizibarritzen dauan Espirituarentzat:
askatu nagizu bildurretik eta tristuratik,
erdizkako eta nagikeriazko egoeratik.

Ezarri zure eskuak nire gain, Jesus,
egon ere, zikinak eta gauzeztanduak dagoz eta;
emoeizue beharrezko daben zure graziazko ikutua:
zulatu egizuz, nahizta min hartu,
emoten eta dana jokatzen jarteraino
eta zeureen antza hartu arte.

Itzi egidazu nire eskuak zureetan ipinten
eta anai garala sentidu arte,
zauri bizi eta guzti,
eta esku askatuak izanez,
sendoak eta samurrak,
besarkatzen dakienak.

ri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue