#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Amaren samurtasunari #
#
#

Zu, Maria, Ebanjelioko esperientziarik ederrena zaitugu.
Zugan, Jainkoa gizakiontzat Barri On gertatu jaku.

Eguzkiari bidea zabaltzen deutson egunsentiko argia zaitugu;
egun barria iragarten dauan goizeko izarra.
Hitza onartu eta gordetzen dauan emakume sinisteduna zara;
Jainkoaren egitaraua aske eta pozik onartzen dauan emakume gaztea.
Historian, bizitzeko era barria eta liluragarria zara;
Maria, Nazareteko birjina eder eta emonkorra zara.

Maria, Historia hankaz gora ipini zenduanean gaztea zinen;
Jainkoak, suabe-suabe, zure atea jo ebanean gaztea zinen;
bere bizi-egitasmoari BAIETZA emon zeuntsonian, gaztea zinen;
gaztea zinen eta lorea eguzkiari lez zabaldu zinen Jainkoagana;
gazte zinen, eta hegaz egin zenduen gailurreraino;
gazte zinen eta zure bizitzan, Jainkoarekin, jai giroa sartu zan.

Zure bihotz gazteak esan eban: zelan izan leiteke hau? Zelan?
Zure bihotz gazteak esan eban: hona hemen mirabea; hona hemen.
Zure bihotz gazteak esan eban: haundiesten dau nire arimak Jauna; nire arimak.
Zure bihotz gazteak esan eban: jazo bekit zuk dinozun lez; zuk dinozun lez.
Zure bihotz gazteak esan eban: zure bideak nire bideak dira; nire bideak.
Zure bihotz gazteak esan eban: Jauna, zer gura dozu nik egitea?
Zure bihotz gazteak esan eban: zure egitasmoa nire egitasmoa da; nire egitasmoa.
Zure bihotz gazteak esan eban: salbatzen nauan Jainkoarekin pozten naz.

Zure bihotz on eta askeagaitik, eskerrik asko, Maria.
Zure bihotzeko begi argi eta garbiagaitik, eskerrik asko, Maria.
Zure bihotz zintzo eta gardenagaitik, eskerrik asko, Maria.
Zure bihotz apal eta bakunagaitik, eskerrik asko, Maria.
Maitasunez beteriko zure bihotzagaitik, eskerrik asko, Maria.
Zure bihotz guztiz irekiagaitik, eskerrik asko, Maria.
Maitasunari irekitako zure bihotz gazteagaitik, eskerrik asko, Maria.

Hemen nozu, benetako sinismen bidearen bila.
Hemen nozu, bizi egitasmoaren bila.
Hemen nozu, maitasuna Norbaitengan izteko bila.
Hemen nozu, poz hazien bila.
Hemen nozu, bake eta onaren bila.
Hemen nozu, zuzentasun bidearen bila.
Hemen nozu, Jainko biziaren aurpegiaren bila.
Hemen nozu, galdutako askatasunaren bila.

Aintza zuri, Maria, Jainkoaren bizilekua!
Aintza zuri, Maria, Kristoren Ama eta nire Ama!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue