#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Gure Aita - 2 #
#
#

Gure Aita zeruetan zarana eta errege zarana,
lurrean zagozana eta errege izan nahi dozuna;
lagundu eiguzu anai-arreba lez bizitzen eta izaten.

Santua, bedeinkatua eta errespetatua
izan bedi zure izena;
danak ezagutu zagiezala,
eta gure bizitzan ezagutzera emon zaiguzala.

Etor bedi zure Erreinua:
etor bedi zuzentasuna, solidaritatea, bakea;
gosez, egarriz edo amorruz inor ez daitela hil;
inor ez daitela izan esplotatua, zapaldua,
ezta ere baztertua, marjinatua, kanporatua.

Etor bedi zure Erreinua, zure Espiritua,
eta gure bihotzak hartu daizala
eta hor bere erregetza nagusitu daitela,
lurrean zure nahia betetzen hasi gaitezan,
zeruan egiten dan antzera;
zeruan dagoen solidaritatezko Erreinu hori
lurrean egi bihurtzen joan gaitezan.

Josť Enrique Galarreta

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue