#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Jesusen eta Eleizaren Ama #
#
#

Jesusen eta Eleizaren Ama, Maria,
zein hartuemon gozo eta misteriozkoa dozu
zuk lez, gertutik, Jesusi jarraitzera deituak
diran zure seme-alabakin.

Zure bizitza ezkutuak, beti apal eta libre,
graziaz betea eta xamurtasunez eta errukiz gainezka,
kontenplazinora eta zerbitzura,
onarpen eta eskuzabaltasunera
eta kurutze ondoan egotera bizkortzen gaitu.

Zure birjintasun emonkorrari esker,
senide gara eta Kristoren apostolu.
Gure bizitzak adierazi nahi dau,
gizakien artean, zure ama irudia.

Jakinez, bizitzaren betea zelan heldu zan zuganaino
eta zein azkar munduari jakinarazi zeuntson,
horren zabaltzaile izan nahi dogu
gure onarpen eta konpromisoz.

Bihozbera izanez, semearen ordua aurreratu zenduelako,
zure antzera solidarioak izan nahi dogu behartsuekin,
sufritzen dabenekin, apalekin.

Nekeak eta bakardadea ezagutu zenduzalako,
zu lez erne iraungo dogu, kurutzeratu guztiei
inoiz amaren beroak huts egin ez dagion.

Beti esaneko izan eta Espirituaren eraginean fidatu zinalako,
zuk lez, gure bizitza
etengabeko barritzearen eraginpean jarri nahi dogu,
Elizaren Pentekoste barri bati bidea emonez.

Baldintza barik, zu Jainkoari eta gizakiei emona bizitzeak,
zure apaltasunak, zure eskerronak, zure leialtasunak,
bihotzean dei egiten deuskue,
errez jotzen dogulako norberekeria, erosotasun eta ohikeriara.

Zu, Jesusen lehen ikasle eta lekuko izana;
eta Erreinuko betea bizi dozuna;
orain erromes garanon itxaropen eta gidari zaituguna;
ebanjelizatzearen izarra eta aitzindaria zarana;
argitu egizu zure Seme Jesusen ondoren daroagun bidea;
lagundu eiguzu Kristo itxuratuz,
salbamenaren poza agertu dagigun munduan zehar.

Eleizaren irudirik ederrena zaituguna
eta izadi barriaren eredu zaituguna;
jantzi gagizuz zure sentipen eta bihotz zabalez
Erreinuaren zerbitzari arduratsu izan gaitezan.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue