#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Zure Hitza entzun #
#
#

Biziaren Jauna,
ireki gure bihotza zure Hitzera.

Zure Erreinua iragarri nahi dogu
eta gure bizitzekin eraiki.
Zure maitasunaren lekuko izan nahi dogu
eta zure egitasmoa guztiei eskaini.

Lagundu eiguzu zure Hitza entzuten,
bizitza eta historia kontenplatzen
zure proposamenak aurkituz
zure gogoaren arabera ibili gaitezan.

Zuk, Jesus Jauna,
Jainko Aita-Amarekin bat egin beharra
agertu zeuntsen zure ikasleei,
lagun horrek ez gaituelako inoiz bakarrik itziko…
bat egite horren gogoa sortu egizu gugan.

Lagundu eiguzu, Jesus Jauna,
samurtasunez maite gaituen Aita-Amarekin
alkarrizketarako uneak bilatu daiguzala.
Gure bizitzetan puzka dabilen zure Espirituaren arnasa
sentidu deigula.

Bide barriak aurkitu ahal daiguzan
zure Hitzarekin bat egitera eroan gagizuz,
eta bizitzea tokatu jakun une honetan
Jainko Aita-Amaren presentzia ezagutzera emon.

Zure Hitzaren gose eta egarri izan gaitezala,
Erreinuaren betetasunera goazela
gure bizitzako egitasmoa kokatuko dan
benetako oinarria izan daiten.

Biztu gugan
egunero zure Hitza irakurteko gogoa,
entzuten ikasteko,
bereizten ikasteko,
ondoan zaitugula sentitzeko,
eta gurekin batera zatozela gogoan izateko…
Horrela, zure lekuko izatearen deia entzunez,
beste era bateko mundua ahal dala iragarri daigun,
anaikorragoa, gizakoiagoa,
zuzenagoa eta solidarioagoa.

Jesus Jauna,
Ama leiala zan Mariagandik
Jainkoa eta bere bizi proiektuak onartzen ikasi zenduana:
irakatsi eiguzu bere eredua jarraitzen
eta bere Hitzari beti irekita egoten,
bihotzean gordetzen
eta isiltasunean hausnartzen,
Mariak berak bizi izan eban lez.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue