#
#

Otoitzen: "GORALPENA"


Aldi egokia #
#
#

Bedeinkatua Aita-Ama,
bizitzako bideetan galduta gabizan
zure seme-alaboi
adiskidetzeko eta alkar aurkitzeko
gratis eskeintzen deuskuzun
aldi egoki honegaitik.

Bedeinkatua Aita-Ama,
gure bizitza dan modukoa dalarik,
egunero, gizon eta emakume bakotxa deitzen dozulako,
Jesus zure Semearen eta gure Anaiaren
jarraitzaile izatearen konpromisoa
guganatzen eta barriztatzen.

Bedeinkatua Aita-Ama,
hain arinak eta antzuak diran
gure amets gozoetatik itzartzearren;
bizitzaren benetako zentzunari buruz itauntzearren,
gure sasi-segurtasunetatik askatzearren,
zaintzen eta justifikatzen ditugun
gure ezkutuko sasi-jainkoak argitzearren.

Bedeinkatua Aita-Ama, zure Espirituagatik,
bihotz barritu leikigun bakarra,
seme-alaba bihotza eman leikigun bakarra,
gure pentsamenduak irakurri leikezan bakarra,
Ebanjelioko bidetik eroan geinkeezan bakarra,
zure magalera gu itzultzea ahalbideratu leiken bakarra.

Bedeinkatua Aita-Ama, aldi egoki honegatik!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue