#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Behartsu izan gura dot, Ama #
#
#

Behartsu izan gura dot, Ama,
Aitaren eskuetan itzi,
guztiz, dana emon,
nire izatea, nire bizitza,
nire egitasmoak eta ametsak.

Zure pausoak jarraitu gura dodaz, Ama,
zugaz batera esan:
“Hemen nago, Jauna, zurekin
zure nahia egiteko”
.

Irakatsi eidazu guztiz emoten
-naiz eta emote horrek kurutzera eroan-,
eta pobretasuna bizitzen
zuzengabekeriaren kontrako protesta lez
eta Kristorekin
besteenganako nire solidaritzaren agerpen lez.

Ama, zurekin batera zerbitzari izan gura dot.
Anai-arreba batzuk behar gaitue,
laguntasuna behar dabe,
berba gozo bat,
egoteko aterpe bat,
eguneroko ogia,
lan duina,
eskubide bardinak…

Ama, lagundu egidazu
zure Semearen aurpegi pobrea aurkitzen,
kaleko neska-mutilengan;
baztertu eta eskekoengan;
lanbako langileengan;
droga menpean dagozan gazteengan;
Hiesagatik bazterturik dagozan gaisoengan;
ama ezkongai diran, neskato gazteengan;
eta egunero duintasuna, errespetua
eta anaitasuna eskatzen dabenengan.

Ama, zurekin batera zerbitzari izan,
askatzen dauan eta bizia emoten dauan Jainkoari
zurekin abestu.
Zuri lagundu,
eta sufritzen dagozanen ondoan egon,
eskaleen ondoan,
itxaroten dagozanen ondoan,
eta zuzentasunean eta maitasunean oinarritutako
mundu anaikorrago eta gizakorragoaren alde
lan egiten dabenen ondoan.

Behartsuen Ama:
erakutsi eiguzu Erreinuko bidea,
sendotu gure aukerak,
gehitu gure itxaropena,
sendotu bidean dagozan gure alkarteak,
Biziaren Jainkoagan dogun fedeak
gure bizitzak argitu daizan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue