#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Magnificat #
#
#

Haundiesten dau nire arimak Jaunaren edertasuna,
nire barrua Jainko salbatzaileagan pozten da.


Jauna, zure edertasuna haundiesten dot,
zure maitasunaren edertasuna,
zure samurtasuna
eta errukiaren sakontasuna goratzen.

Pozaren pozez daukat nire barrua
zure graziaz bete nozulako.
Sorkari txikien hau
begiratu eta maitemindu dozulako.

Behartsu eta apalak,
babesgabeak eta baztertuak,
biktimak eta galtzaileak
zure begien aukeratuak diralako.

Haundiesten dau nire arimak Jaunaren edertasuna,
nire barrua Jainko salbatzaileagan pozten da.


Zure errukia
gizaldiz gizaldi historia zeharkatzen dauan
indar askatzailea da.

Zure maitasuna, munduan agertua,
nagusitzat doguzan baloreak ikutzen dauzan
indar itxaropentsua da;
luzarora, haundiak txiki izango dira;
luzarora, aberatsak esku-hutsik geldituko dira,
eta behartsuak zoriontsu izango.

Haundiesten dau nire arimak Jaunaren edertasuna,
nire barrua Jainko salbatzaileagan pozten da.


Bihotzetan ereindako zure MAITASUNAK,
bizitza eta historia epaituko ditu.
Apalak zer esana izango dabe,
ustez zerbait diranak lotsagarri geldituko dira,
solidaritatezko zeinu guztiak kontuan hartuko dira.

Jauna, zure gogoa
herri guztiak salbatzea da.
Zure eroapena eta leialtasuna goratzen dot,
zure amaigabeko maitasuna.

Jauna, nire abestirik ederrena eta betikoa
zure maitasunarena.

Haundiesten dau nire arimak Jaunaren edertasuna,
nire barrua Jainko salbatzaileagan pozten da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue