#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Ondoetorri, Espiritua #
#
#

Ondoetorri, Espiritua. Zeu al zaitut?
Sartu, ez gelditu atarian.
Zatoz, egonlekuraino.
Hartu jesarlekua, arren, konfiantza osoz.

Ez nekien etorriko zinenik.
Itxaroten neban; bai eta nahi ere,
baina zalantzan nengoen:
jende ospetsuentzat zinela uste nebalako,
jakintsu, santu, akatsik bakoentzat…

Guztientzat zatozela dakusat,
nahiz haundi edo txiki izan.
Uste hori baneban
baina sarritan zalantza zetorkidan.
Hain pobrea,
hain txikia dan nire etxera
etorriko ote zinen ba?
Ez dakizu zenbat pozten nazan.

Etorri zara, hemen zagoz.
Ez zara luxua,
ez eta erregalu garestia ere.
Etorri zara eta alkarrekin gagoz hemen.
Ia ezin dot sinistu!

Etxea erakutsiko deutsut, nahi al dozu?
Ikusten dozunez, apur bat narras dago.
Beti sartzen dan hauts pitin bat.
Gauzak tokiz kanpo.
Beti garbitzeko dagozan jantzi zikinak.
Lurra ere bada,
izkinetan eta korridorean.

Zuk, fina eta saiatua zaranez,
dana garbituko dozu, beharbada.
Ez bildur izan putz egiteaz.

Hotz egiten dau, ezta?
Ez, ez da epela ez etxe hau.
Giro exkaxa dago hemen barruan.
Zuk, sua zaranez
berotu eta girotu al izango dozu, beharbada.

Gela danak sutzeaz eta berotzeaz
ez izan bildur.
Nigana datozen guztiei
berotasuna banatu nahi deutset.

Noiz arte zatoz?
Denpora luzerako baldin bada, hobe!
Hain dogu asko hitz egiteko!
Gelditu zaitez egun osoan,
eta bihar,
eta etzi.
Nahiago neuke inoiz joango ez bazina!
Ez zagidazala inoiz bialdu.
Bialtzen ba zaitut ere, ez zaitez joan, arren.

Atsegin dot zu hemen egotea,
biok alkarrekin, eskuz-esku.
Hain ditut gauza asko kontatzeko…
Milaka proiektu!
Etxea goitik behera aldatu nahi dot.
Kontatuko deutsut dana.
Orain, baina, ez naz ezerekin gogoratzen.
Zurekin nago
eta asko ditut esatekoak…
Baina emozionaturik nago
eta ezin dot ezer gogoratu.
Atsegin dot zure ondoan egotea.
Zer nolako ilusinoa emoten deustan zure ikustaldiak!

Profetak egiten dituzula dinoe.
Hori zer izan eitekeenik ez dakit
baina sumatzen dot.
Inoiz geldirik ez dagozan gizonak.
Moldeak apurtu
eta historia errepikatzen ez daben emakumeak.
Barritasun bila beti
baina sarri igarotako bidetik kanpora.
Dana itzi,
dana hobetu,
dana emon…
Eta bideak ireki!

Miragarri horreetatik urruti nago,
etxe zikin
eta giro bako honetan.

Baina Zu etorri baldin ba zara
garaia heldu dala uste izango dozu.
Nahi neuke.
Bene-benetan nahi neuke, zin dagitsut!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue