#
#

Otoitzen: "PREGOIAK"


Pazko Deia - 2 #
#
#

Zabaldu bedi argia
munduko baztar guztietara
eta giza-bihotzak
pozez gainez egin dagiela.
Birbiztu bedi itxaropena;
sortu bedi bizia,
eta isuri bedi maitasuna barra-barra
gure hartuemonak batean besarkatuz.

Hauxe ohiukatzen dogu
adorez eta itxaropenez
poztasunezko egun honetan.

Ebanjeliotik sortzen jakun indarrez
iragarten dogu sinistedun guztiontzat
Jainkoaren indarra.

Hauxe da gure itxaropena:
gure oihuaren ahotsa ez dedila itzali
gure eguneroko bizimoduan.

Gure ahotsean
gizon-emakumeen oihua batzen dogu,
Eleizearen oihua,
zoramenez biztu dan Kristo iragarriz...
eta pozaren pozez gagozala,
geu ere biztuko garalako ustez.

Eztarriak urratu arte oihukatu gura dogu,
bizitzeak eta jokatzeak merezi dauala;
baita maitatzeak eta sufritzeak ere,
zelan ez abesteak eta harrizkatzeak...
Kristo, Jauna, bizirik dagoalako,
eta gu horigaitik gagoz pozik.

Anai-arrebok, gertaera honek
eusten deusku zain…
itzarrik... bizitzaren arduraz... pozez gainez.

Gure arpegiak zoragarrizko distiraz janzten dituana,
argi barri horren eraginez,
Pazkuak gure eskuartean bizi bihurtuz,
eskerronez goratuz zeru-lurren Jaungoikoa.

Bere etxola gure artean jarri daualako,
eta biztu dalako,
gure atsekabe eta pozak,
gure ardurak eta zalantzak
gurekin alkarbanatzen ditualako.

Gure bihotza urduri egongo dalako
Beragan atseden hartu arte...
Zuk, Jauna, Zeuretzat egin ginduzun,
eta gure bihotza kezkaz bizi da...
Zugan, Jauna, atseden hartu arte...
Zugan atseden hartu arte.

Hauxe da eguna, lurreko behartsuak
zoriontsu sentitzen dirana,
Kristok nekepetik urtetera dei egiten deutselako...
eta guri eurakaz bat egitera...

Hauxe da eguna,
ezer ez daukeenak zorioneko sentitzen dirana,
Kristok bere gogoko dirala agertzen deutselako,
bere maitasuna...
eta gu zuzenak izatera behartzen gaitu...
euren arduraz jokatzera,
gure anai-arreba behartsuak dira-ta...

Hauxe da eguna
sufritzen eta negar egiten dabenentzat
Jesusen Zoriontasunak
euren bizitzara heltzen diralako...
eta eurakaz batera
biztueraren indarra eta grazia.

Hauxe da eguna
bakearen eta zuzentasunaren alde
euren bizitza arriskatzen dabenena...
Kristoren garaipena euren garaipena da-ta.

Hauxe da eguna
Jesusengan sinistearen poza eta alaitasuna
sentitzen dogun guztiontzat,
gure bizitzan itxaropenak
leku daukala badakigulako.

Hauxe da eguna
gure gizartean baztartuak diran guztiena,
harako zergalari eta emagalduak lez,
Jesusek maitatuak sentitzen diranena...
Jaungoikoaren Erreinuko lehen frutuak.

Hauxe da pozaren eguna...
Jesus Biztuagan sinisten dogunok
Pazku jaiaren pozetan bizi gara-ta.
Horren testigu izatera deituak gara.

Jaungoikoaren maitasunaren testiguak
gure familietan, gure taldeetan...
gure herrian... bizi garan lekuan...

Hauxe eskatzen deutsugu, Jauna:
argitzen gaituan argi hau zabaldu daitela Eleizan,
gure alkarte osoan zehar...
biztu dan Jesukristoren usain gozoa
iragarri eta zabaldu dagian.

Eskerrak, Jesus Jauna, Zuk dozu errazoia:
Zuk biztuaz, Aitaren Erreinuko atea edegi ez ezik,
Zeu egiazko Jaungoiko zarala jakin dakigulako...
zure berbakaz fiatu ahal gara...
Zutaz fiatu ahal gara...

Eskerrak Zugan sinistu ahal dogulako...
Eskerrak Zuri sinistu ahal deutsugulako...
Eskerrak Zuk eta Biziaren Aitak
maitatuak sentitzen garalako...
Eskerrak geugan ere sinistu ahal dogulako...
Eskerrak aurkitu ahal dogulako
bai geugan eta bai besteengan dagoan baliogarri dana...
ESKERRAK...

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue