#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Irakatsi Maria #
#
#

Egun baten
Jainkoaren abotsa entzun
eta bere deiari bihotza zabaldu zeuntsona,
irakatsi eidazu entzuten!

Bere neurribako maitasunean
Jainkoak proposatutako
bidea aukeratu zenduana,
irakatsi eidazu aukeratzen!

Izango dan misterioari bildur barik
egun bakotxa irribarrez hartzen dozuna,
irakatsi eidazu irribarre egiten!

Ezbai barik zure bihotz osoa
Aitaren bihotzari eskeintzen deutsozuna,
irakatsi eidazu itxaroten!

Agertu ez arren,
sufritzen dakizuna eta nekatzen zarana,
irakatsi eidazu sufritzen!

Eguneroko baietzean
Jesusi jarraitu
eta guztiz onartzen dozuna,
irakatsi eidazu apaltasunez bizitzen!

Ezer hartu eta itxaron barik,
guztiz emonaz zoriontsu zarana,
irakatsi eidazu maitatzen!

Maitasunaren testigu izanez
lurrean betiko bizia prestatzen dozuna,
irakatsi eidazu leialtasunean bizitzen!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue