#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Maria, Bakearen Erreginari Letania #
#
#

Bake-Espirituaren agurra jaso zenduan horrek.
Bake-dohaia bihotzean onartu zenduan horrek.
Bakearen Semea sortu zenduan ama.
Lortu egiguzu bakearen dohaia.

Toki guztietan bakea zabaldu dadila maite dauanari jarraitzen deutsozuna.
Zugaitik dana parkatzen jakun graziaz betea.
Bere errukiaren ezaugarri osoa zaituguna.
Lortu egiguzu bakearen dohaia.

Katibuak askatuak izan daitezan.
Erbesteratuak euren aberria aurkitu dagien.
Sufritzen dagozanak, adorea izan dagien.
Lortu egiguzu bakearen dohaia.

Zuk, Egilearen maitea zaituguna.
Zuk, sortzailearen bedeinkatua zarana.
Zuk, gure hutsegiteen defendatzailea.
Lortu egiguzu bakearen dohaia.

Larri bizi diran gizon-emakumeentzat.
Euren kuman lo dagozan jaiobarrientzat.
Zure bakean hil nahi daben edadetuentzat.
Bakearen dohaia eskatzen deutsugu.

Baztertuen ama zaran horri.
Bihotz gogortuen erruki zaran horri.
Bide galduen zeru ilunean izar eta argi zaran horri.
Bakearen dohaia eskatzen deutsugu.

Jainko biziaren emazte zaran horri.
Jainko berbiztuaren ama zaran horri.
Jainkoaren bakezko Erreinuan Erregina zaitugun horri.
Bakearen dohaia eskatzen deutsugu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue