#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Zure Hitza nire bidean #
#
#

Jesus Jauna, bila dabilen nire bihotza,
zure Biziaren Hitza entzuteko prest dago.
Bidearen erdian, Bide bila nago.
Sarritan noraezean aurkitzen naz,
nire pausuen argi izango diran oinatzen bila.

Jesus Jauna, nire begiak justu dakie zure Hitza irakurten;
nire belarriak, ia ez dira gai zure abotsa entzuteko;
Jesus Jauna, nire bihotza zorabiatuta dago
hainbeste zaratakin, hainbeste berbakin,
eta zure abotsa entzuteko gortuta lez dago.
Zabaldu nire bihotzaren belarriak zure Hitzaren mezura,
bidean nekatuta dagozan nire oinak,
igurtzi egizuz zure Hitzaren olio leunaz.

Jesus Jauna, nire bihotzak ez daki entzuten,
ez daki isiltzen, ez daki itxaroten.
Nire bihotza noraezean dago,
jota dago, zatituta dago.
Nire bihotzak ez dau ezagutzen isiltasuna eta bakardadea.
Nire bihotza zugaz eta zure egiaz aurkitzeko beldur da.

Jesus Jauna, euri lanbro lez, isuri zure Ebanjelioa,
nire bihotz behartsuaren lurrean.
Ez eguzkiak, ezta arantzak edo harriak,
ez dagiela ito zure hazia.
Zure Ebanjelioa, egizu nire bizitzako Barri Ona,
eta Bidea, Egia eta Bizia zaran horrek ere parte izan dagizula.
Maisu on lez onartu gura zaitut,
zure eskolara joan eta zugandik ikasi,
leun, samur eta bihotz onekoa izaten.

Maisu: irakatsi eidazu zure Hitzarekin otoitz egiten,
eta hor barruan zure egitasmoaren poza aurkitzen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue