#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Goratu Jauna #
#
#

Haundiesten dau nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrua, bera da eta nire salbamena.


Inork ez dau egin Jainkoak beste gure alde:
betidanik salbatu ginduzan
aldi bat igaro arte
gu horretaz ez ginan jabetu;
hain mesede ugariz bete gaitu,
askok gure zortea nahiko leukee.
Horregaitik, Mariarekin eta bere antzera, dinogu:

Haundiesten dau nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrua, bera da eta nire salbamena.


Guk Jainkoari zor deutsogu dana,
santua eta ahaltsua da,
leiala eta bere hitza jaten ez dauana,
gizaki guztien baitan dago
eta gure ona maite dau.
Horregaitik, Mariarekin, pozez zoratzen abesten deutsogu:

Haundiesten dau nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrua, bera da eta nire salbamena.


Euren iritzietan seguru dagozanak ez ditu gogoko Jaunak,
bihotza dabe engainuan eta.
Apalak eta bihotz garbiak atsegin deutsoe.
Haundiuste barik, behartsu eta umil diranak
bihotz arroen gain jartzen ditu,
eta Jainkoa, diruan eta indarrean bilatzen dabenak baino gorago.
Poz-pozik, beraz, Andre Maria lagun, dinotsogu:

Haundiesten dau nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrua, bera da eta nire salbamena.


Ebanjelioaren egiatan bizitzera deitu gaitu Jainkoak,
misinorako eta barri ona zabaltzeko prest egon gaitezan.
Gurekin dogu beti, bere Espirituaz,
gure bizitza eta hitza bizkortuz.
Honek, Maria lagun dogula, pozik eta esker onez,
garoaz kantatzera:

Haundiesten dau nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrua, bera da eta nire salbamena.


Bere maitasuna
fededunen alkarteetan finkatzen dala erakutsi deusku,
eta bere salbamen asmoa
zein ederra dan besteekin konpartitzea emon deusku.
Esker onez, bat egiten dogu Mariarekin, Jainkoa goresteko:

Haundiesten dau nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrua, bera da eta nire salbamena.


Bere graziaren, bakearen, maitasunaren,
hitzaren eta parkamenaren
gordetzaile egin gaitu,
eta gizaldiz gizaldi,
gogo oneko gizaki guztiei
jakinaraztera bialdu gaitu.
Hau dala eta, Mariarekin, goresten dogu:

Haundiesten dau nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrua, bera da eta nire salbamena.


Maria amatzat berak emon deusku.
Horregaitik, gure Ama lagun, pozez beterik abesten deutsogu:

Haundiesten dau nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrua, bera da eta nire salbamena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue